Herriak hitza eman du

NO al PGOU! Eraikuntza masiboari EZ!

2009/07/22

237 atxikimendu baino gehiago lortu ditu HAPOaren osotasunaren aurkako alegazioak

Berango Eraikitzen herri plataformak 237 berangotarren atxikimendua jaso duen alegazioa aurkeztu zuen ostiralean udaletxean (beherago daukazue testua). Gainera, herritar ugarik euren aldetik ere alegazioak aurkeztu dituzte HAPOaren aurka (tartean, gure blog-etik alegazioen testua hartu dutenak ere badira), beraz aurkeztu diren alegazioen kopuru garrantzitsua azpimarratu behar dugu.
Honek argi erakusten du auzokideok ez gaudela ados plan honekin, gure beharrizanen arabera idatzia ez dagoelako. Udalari adierazi nahi diogu, oraindik baduela aukera atzera egiteko eta benetan gure herriaren onurarako izango den HAPO berri bat idazteko, hori bai, auzokide eta kultur elkarteen lankidetzarekin.

Era berean, nabarmendu behar dugu berangotar ugarik eskeini diguten sostengua. Uztailaren 10ean egindako hitzaldian gure alegazioen nondik norakoak azaltzeko aukera izan genuen, eta argi utzi nahi dugu, HAPOari buruz informatuak dauden herritarrak bere aurka agertzen direla. Denon ardura da, beraz, gainontzeko berangotarrak informatzea herri gisa Plan honi erantzuteko.

Bukatzeko, Udalean aurkeztu genuen beste alegazio "tekniko" hauek irakurtzeko aukera duzue, merezi du irakurtzea: http://docs.google.com/Edit?docid=d86h4sf_1f54vmdc4 (gazteleraz)
Hurrengo asteetan ere lanean jarraituko dugu HAPOaren aurka eta bestelako herri eredu baten alde. Gure ekimenen berri emango dizuegu, nahi baduzue gurekin berangoeraikitzen@hotmail.com e-postan kontaktuan jar zaitezkete.

Herri bat bagara, HAPOa geldi dezagun!

No hay comentarios:

Publicar un comentario