Herriak hitza eman du

NO al PGOU! Eraikuntza masiboari EZ!

2010/12/22

Olentzero maitea,

Urtebete igaro da azkenengo gutuna bidali nizunetik. Gogoratzen duzu zer eskatu nizun iaz? Ziur baietz, baina badaezpada ere berriro gogoratuko dizut. Nire herrian, Berangon, Hiria Antolatzeko Plangintza Orokorra (HAPO) onartzen ari dira, eta zoritxarrez horrek gure herriaren etorkizuna baldintzatuko du goitik behera. Udalak 2321 etxe berri eraiki nahi ditu kanpoko jendea hona bizitzera etor dadin. Baina zer gertatuko da Berangoko gazteekin? Haiek ez daukate mota horretako etxe bat ordaintzeko dirurik, beraz, gurasoekin geratu beharko dira etxean betirako edo beste herri batetara alde egin beharko dute. Auskalo! Gainera, badakizu non eraikiko dituzten etxeak, ezta? Landa lurretan.Horrek esan nahi du gure herriko landa zabalak eta baserriak desagertuko direla. Ta umeok non jolastuko dugu, Alkatearen lorategian? Handia dela esan didate, baina ez dakit ume guztiak kabituko garen! Horregatik, eta mila arrazoi gehiago direla medio, iaz plan hau gelditzeko eskatu nizun, baina klaro, zuk bakarrik ezin izan duzu!

Hala ere, jakizu jendea ez dela esku gurutzaturik geratu! Auzokideek ehundaka alegazio aurkeztu dituzte planaren kontra, baina Udalak ez die kasurik egin. Egia esan, ez dut ondo ulertzen zergatia. Niri andereñoak etxerako lanak gaizki egin ditudala esaten didanean, kasu egiten diot eta zuzentzen ditut. Baina Udalak ez du egin! Aurrera jarraitu du iritzi guzti horiek zakarrontzira botata! Baina ez zaitez larritu, amatxuk aurten alkateak eta zinegotziek azterketa izango dutela esan dit “hauteskundeak” edo horrelako zeozer. Ta badakizu zeintzuk zuzendu behar duten azterketa hori? Herriko auzokideok! Beraz, azkenengo 4 urteetan kasurik egin ez digutenez, ez dute gaindituko! Ta zigorra handia da benetan! Badirudi penkatuz gero ezin dela errepikatu, ez da ikastola bezala, hemen emaitza txarrak lortuz gero udaletxetik botatzen dituzte! Jeje! Horregatik ezin dut ulertu zergatik jartzen duten dirua auzokideen beharrizanen gainetik. Aitak “apoltronatuta”daudela esaten du, ez dit azaldu zer den, baina beharbada egia izango da.

Hori dela eta, argi daukat zein den aurten eskatuko dizudan oparia: ilusioa. Hori baino ez, baina ez niretzat soilik, baizik eta plan honen aurka dauden guztientzat. Ilusioa, kemena, ausardia, indarra ta itxaropena ezinbestekoak dira planari aurre egiteko. Honekin batera, jendearen parte hartzea bultzatzeko eskatuko dizut. Badakizu zergatik? Denok batera egonda ezin izango gaituztelako gelditu!.
Denok batera oihukatuz gero, entzun beharko gaituzte, eta ez hori bakarrik, astakeri hau atzera botatzera behartuko ditugu. Gure herria da jokoan dagoena, gure nortasuna, gure izana,. Denon artean LORTUKO DUGU!!!

Amets, 8 urte.
Olentzero maitea,

Ha pasado un año desde que te escribí por última vez. ¿Recuerdas lo que te pedí el año pasado? Seguro que sí, pero por si acaso te lo voy a recordar. En mi pueblo están aprobando el Plan General de Ordenación Urbana (PGOU) y desgraciadamente eso va a condicionar de arriba a abajo el futuro de Berango. El Ayto. quiere construir 2.321 pisos para que la gente de fuera venga aquí a vivir. Pero entonces, ¿qué va a pasar con los jóvenes de Berango? Ellos no tienen dinero para pagar una casa de ese tipo, así que tendrán que quedarse a vivir con sus padres para siempre o marcharse a otro pueblo.¡A saber! Además, ¿sabes donde van a construir las casas? En las zonas rurales. Eso quiere decir que las campas y los baserris del pueblo van a desaparecer. Entonces, ¿dónde vamos a jugar los niños, en el jardín de la Alcaldesa? Me han dicho que es grande, pero no se sí vamos a caber todos! Por eso, y por muchas razones más, el año pasado te pedí que parases este plan, pero claro, ¡tú solo no has podido!

Aun así, que sepas que la gente no se ha quedado de brazos cruzados. Los vecinos han presentado cientos de alegaciones contra el plan, pero el Ayto. no les ha hecho caso. La verdad es que no entiendo muy bien el porqué. Cuando la andereño me dice que he hecho los deberes mal, le hago caso y los corrijo, ¡pero el Ayto. no lo ha hecho! Ha seguido adelante echando todas esas opiniones a la basura. Pero no te preocupes, mi amatxu dice que este año la alcaldesa y los concejales van a tener un examen, “elecciones” o algo así. ¿ Y sabes quienes son los que van a corregirlo? ¡Los vecinos del pueblo! Así que como estos 4 años han pasado de nosotros, no van a aprobar. Y el castigo es grande, eh! Dicen que si lo catean no se puede repetir curso como en la Ikastola, aquí cuando se sacan malas notas ¡te echan del Ayuntamiento! Jeje! Por eso no entiendo cómo ponen el dinero por encima de las necesidades de los vecinos. Mi aita dice que están “apoltronados”. No me ha explicado qué es, pero igual es verdad.

Por eso tengo claro cuál es el regalo que te voy a pedir: ilusión. Nada más, pero no solo para mí, sino para todos los que están en contra del plan. La ilusión, la valentía, la fuerza y la esperanza son fundamentales para hacerle frente al plan. Además de esto, te voy a pedir que impulses la participación de la gente. ¿Sabes por qué? Porque estando todos unidos ¡no nos van a poder parar! Si gritamos todos juntos nos oirán, y no solo eso, les obligaremos a que echen para atrás esta burrada. Lo que está en juego es nuestro pueblo, nuestra identidad, pero todos juntos ¡LO CONSEGUIREMOS!


Amets, 8 años.

2010/12/02

ENCUESTA SOBRE EL PGOU!

Desde la plataforma vecinal Berango Eraikitzen queremos animar a los/as vecinos/as de Berango a participar en el cuestionario que hemos realizado sobre el Plan General de Ordenación Urbana (PGOU) aprobado por el Ayuntamiento.
El PGOU regulará el crecimiento urbanístico del pueblo los próximos 8 años: el número de viviendas a construir, su tipología, nuevos servicios municipales, conexiones viarias etc.
El objetivo del cuestionario impulsado por Berango Eraikitzen es fomentar la participación ciudadana y conocer de primera mano qué opinan los/as berangotarras sobre el PGOU.
Puesto que el Ayuntamiento ha negado el uso de las Aulas de Cultura del pueblo para implantar los buzones de recogida, las vías para recoger las encuestas son:

1. Rellenando la encuesta de forma online: Cuestionario

2. Respondiendo por correo ordinario a la siguiente dirección: Apartado de Correos n. 15 48640 Berango - Bizkaia.

3. Puntos de recogida:
- 11 de diciembre, sábado, de 11 a 2 del mediodía, frente al Aula de Cultura de Berangoeta.
- 18 de diciembre, sábado, de 11 a 2 del mediodía, en la plaza de Axgane.
- 24 de diciembre, viernes, de 6 a 9 de la tarde, en la calle Sabino Arana, frente al frontón.

El plazo de recogida finalizará el día 24 de diciembre. ¡Animáos a participar!

Eskerrik asko!

2010/12/01

HAPOari buruzko INKESTA!


Berango Eraikitzen herri plataformatik herriko auzokide guztiak animatu nahi ditugu Udalak onartu duen Hirigintza Antolamendurako Plangintza Orokorraren (HAPO) inguruko eratu dugun galdetegian parte hartzera.
HAPOak herriko hirigintza hazkundea garatuko du hurrengo 8 urteetan: etxebizitza kopurua, euren tipologia, udal zerbitzu berriak, errepide sareak e.a.
Berango Eraikitzenek egindako galdetegiak bi helburu nagusi izango ditu: alde batetik, herritarren partehartzea bultzatzea, eta bestetik, berangotarrek HAPOari buruz duten iritzia zuzenean ezagutzea.

Udalak inkestak jasotzeko postontziak herriko Kultur Etxeetan jartzea ukatu duenez, inkestak jasotzeko bideak honakoak izango dira:

1. Interneten bidez, honako helbide honetan: Galdetegia

2. Posta arruntez, helbide honetara erantzuna bidaliz: 15. zenb. Posta Kutxa, 48640 Berango.

3. Bilketa guneak:
- Abenduaren 11, larunbata, goizeko 11etatik 2ak arte, Berangoetako Kultur Etxearen aurrean.
- Abenduaren 18, larunbata, goizeko 11etatik 2ak arte, Axganeko plazan.
- Abenduaren 24, ostirala, arratsaldeko 6etatik 9ak arte, Sabino Arana kalean, frontoi aurrean.

Inkestak biltzeko epea abenduaren 24an bukatuko da.

Eskerrik asko eta anima zaitezte!

2010/07/21

Jaiak herritik herriarentzat

Berango Eraikitzen Herri Plataformak, herriko eragile kultural gehienekin batera, Berangoko Udalak Jai Batzordea disolbatzeko hartutako erabakia salatu nahi du. Hauxe da herriko elkarteok adostu dugun manifestua:

Dena herriarentzat, baina herririk gabe

Despotismo ilustratuaren garaiko adierazlea den aurreko esaldi ospetsua, egunez egun praktikara eramaten du Berangon Anabel Landa alkateak.

Alkatetzara ailegatu zenean bere asmoa herritarren parte-hartzea areagotzea zela esan bazuen ere, praktikan, bere jarrera bestelakoa izan da. Azken 3 urteetan, herriko auzokideak kudeaketa esparru guztietatik kanpo uzteko asmoa erakutsi du.

Azken bi urteetan, Udala Jai Batzordea kontrolpean mantentzen saiatu da. Landa anderea alkatetzara heldu aurretik, herriko elkarteak eta auzokideak ginen jaietako egitaraua diseinatzen genuenak. Baina alkatea Jai Batzordean alkate gisa parte hartzen hasi zenetik, gustuko ez zituen erabakietan bere betoa inposatu du.

Azkenean, urte batetik bestera, bere kabuz, aldebakarrez, Jai Batzorde Herrikoia disolbatzea erabaki du. Herriko jaien antolaketaz Udala arduratuko zela jakinarazi zigun elkarteei maiatzaren erdialdean, gutun bidez. Ekintzak proposatzeko, baina, hiru asteko epea zabaldu zuen. Zorionekoak gu zure eskuzabaltasunagatik, Anabel!

Salatzekoa da Udalak jai Batzordea desagerrarazteko ahalmena izatea eta inolako azalpenik ez ematea hura osatzen duten elkarteei, eta noski, herriko auzokide guztiei. Zein da erabaki honen atzean ezkutatzen dena? Udalak argi utzi du zein den bultzatzen duen jai-eredua: elkarte eta auzokideen parte-hartzerik gabeko jai instituzionalak, azpikontratatutako enpresen eskura egindakoak, kolore gris uniformez margotutakoak.

Hala ere, Berangoko kasua ez da bakarra. Gero eta gehiago dira Jai Batzorde Herrikoei jartzen zaizkien trabak. Baina zorionez, oztopoak oztopo, egunez egun harri horiek paretik kentzeko eta aurrera egiteko gai direnak ere badira. Zentzu honetan gure babesik beroena Euskal Herriko Jai Batzordeen I. Kongresutik sortu berri den jai herrikoien sareari.

Auzokideak baitira jaien protagonistak, jaiei zilegitasuna ematen dietenak, gris uniformea hamaika koloretan bihurtzen dutenak. Horregatik, aurrerantzean, Berangon ildo honetatik lanean jarraituko dugula argi utzi nahi dugu. Ilusio, umore, elkartasun, irudimen eta parte-hartzerik gabeko jaiak nekez ulertu ditzakegulako. Jaiak herritik, herriarentzat!


Sinatzaileak: Berango-Merana ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkartea, Ariku Kultur Elkartea, Sei Herri Kultur Elkartea, Txoke!, Gorosti Naturzale Elkartea, Adagio ballet elkartea, Ehiza elkartea, Torrekolanda Herri Kirol taldea, Emakumearen kultur elkartea, Zutik eskupilota elkartea eta Berango Eraikitzen Herri Plataforma.

Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu heltzear diren Santa Anako jaietan postutxoa jarriko dugula, eta herri plataformaren kamisetak erosteko aukera izango duzuela, 9 euroren truke. Herriari hitza! Kostruziño masiboari ez! Ondo pasa jaietan!

2010/07/16

Eraikuntza masiboari ez!!!


Berangoko auzokideoi,

Idatzi honen bitartez, Berango Eraikitzen herri plataformak udalak behin-behinean onartutako HAPOaren aurkako iritzia erakutsi nahi du.

Arrazoiak ugariak izanik, hiru ardatz nagusi nabarmentzearen beharra ikusi dugu:

1.) Berangok jasan ezin izango duen eraikuntza masiboa pairatuko du, HAPO honek aurrera jarraituz gero.
a. Eraikuntza masibo honek, espekulazioa du ardatz nagusi eta ez herriko jendearen (batik bat, gazteen) etxebizitza lortzeko arazoak konpontzea.
b. Berangok ez du azpiegitura nahikorik 2321 etxebizitza berri jasateko.
c. Herri nortasuna eta historia galduko dugu.
2.) Non demontre dago kiroldegia? Urteak dira kiroldegia aurreikusita dagoela. Eraikuntza berriaren beharra aitzakitzat jartzen dute kiroldegia finantziatzeko... Kiroldegia eraikita egon beharko litzateke jada, NON dago gure dirua? Tontotzat hartzen al gaituzte?
3.) Udalak muzin egiten dio auzokideen hitzari. Udal taldeek ez dute herriaren hitza errespetatzen. Horrenbeste “demokrazia” baldin badago, zergatik ez dute Herri Galdeketa egiten?

NON DAGO alkate andereak eta bere laguntxoek goraipatzen duten herritar eta udalaren arteko komunikazioa? Zeren beldur dira?

2011ko UDAL HAUTESKUNDEAK HURBILTZEAN bakarrik entzungo al gaituzte???

HERRIAREN ALDE ARITU EZEAN, DIMISIOA AURKEZTU DEZATELA!!

DIRUZALEKERIAZ eta LOTSAGABEKERIAZ beteta daude herri honetako politiko GUZTI-GUZTIAK!!!

Ez diezaiegun utzi udal karguei tontotzat har gaitzaten!!

Gure iritzia kontutan hartzekoa da, bai ala bai!
Berangotar guztien artean herri eredu berri bat eraiki dezagun!