Herriak hitza eman du

NO al PGOU! Eraikuntza masiboari EZ!

2011/06/27

Kiroldegia izan genuen ekainaren 23an!



Berangoztar agurgarriak!
Azkenean iritsi da espero zenuten momentua...
Berangoko udal igerilekuetan izena emateko epea zabalik dago!
Zuetako askok momentu hau iritsiko ez zela uste zenuten arren, errealitate bihurtu da, eta Lantzarteko igerilekuek tranpolina eta guzti dute
prest!



Ez kezkatu, eguzkipean eraikitako igerilekuak dira; horrela, berangoztar guztiok beltzaran jartzeko aukera izango dugu, eta erabiltzaile kopuruan mugarik ezarri gabe!
Alboko herrietako auzokideek ere izena emateko aukera izango dute, azken urteetan berangoztarroi euren ekipamenduak uztea eskertu behar diegu eta!
Albo batera geratu dira prezio ikaragarrian lurazpiko igerilekuak eraikitzeko proiektuak. Posible egin dugu zuen laguntza, iritzi eta ekimenari esker!

Eskerrik asko Berango!

Kontuz / Gogoratu :
Ahogadillak egitea debekatuta dago.
Uretara buruz bota daiteke, baina bakarrik behar-beharrezkoa dutenek.
Ez ahaztu eguzkirako krema eta betaurrekoak erabiltzea,
eta gozatu!!!


Igerileku berrien izena ez da oraindik erabaki.
Iradokizunak onartzen dira honako blogetan:
Vecinos de Lantzarte eta Berango Eraikitzen