Herriak hitza eman du

NO al PGOU! Eraikuntza masiboari EZ!

2009/05/15

HERRI PLATAFORMA BERRI BAT BERANGON

Berangoko hainbat auzokidek Udalak onartu nahi duen Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorrari (HAPO) aurre egiteko herri plataforma bat sortu dugu, beste herri eredu bat eta herritarren partehartzea bultzatzeko asmoarekin.

HAPOa eratzerako orduan, Udalak ez du Berangoko auzokideen partehartzea sustatu. Hurrengo asteazkenean onartuko duten arren, herritarren gehiengoak ez daki zeintzuk diren proiektuaren nondik norakoak eta zeintzuk izango diren bere ondorioak.
Hurrengo urteetako hirigintza hazkundea kudeatuko duela kontuan hartuta, HAPOak berangotarron beharrizanak izan beharko lituzke hizpide. Horregatik, herritarren partehartzea ezinbestekoa da.
Baina Udalak auzokideen kezkak eta beharrak asetzen ez dituen Plan bat proposatzen du, partehartzeari trabak jarriz eta inolako gardentasunik gabe.
Herria guztiz eradaltzeko asmoa dute, bere biztanleria bikoiztuz eta beharrezkoa zein jasangarria ez den hazkundea bultzatuz. Gainera, etxebizitzen eraikuntza masibo honek ez du gazteon etxebizitza eskubidea bermatuko.
Biztanleria bikoiztea aurreikusten badute ere, ez dira zerbitzu gehiago sortuko, ez dira komertzio txikiak eta kultur zein aisialdi guneak bultzatuko...
Azken urteetan egin duten legez, lo egiteko herriaren eredua sustatzen jarraituko dute Berangon.

Ez dugu onartuko Udalak bere auzokideen iritzia kontuan hartu barik herrian masiboki eraikitzen jarraitzea. Hori dela eta, maiatzaren 20an Udalak deitutako ezohiko plenora joatea animatu nahi zaituztegu, bertan HAPOari behin-behineko onarpena emango diotelako. 19:10etan, hitzordua baino hogei minutu lehenago, Udaletxe aurrean egingo dugun kontzentrazio herrikoian parte hartzera deitu nahi zaituztegu, Planarekin ados ez gaudela argi uzteko.

Gainera, “Berango eraikitzen” izenarekin sortu berri den plataforma herrikoi eta irekian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Berangoetako Kultur Etxean biltzen gara asteazkenero arratsaldeko 7etan. Bide batez, gurekin kontaktuan jar zaitezkete berangoeraikitzen@hotmail.com helbidean.

MAIATZAREN 20an, 19:10etan HAPOAREN AURKAKO KONTZENTRAZIOA
19:30etan PLANAREN ONARPENA PLENOAN

Auzokide guztion artean, beste herri-eredu bat eraikitzea lortuko dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario