Herriak hitza eman du

NO al PGOU! Eraikuntza masiboari EZ!

2011/05/19

Bilduk eta Ezker Batuak bakarrik erantzun diote Berango Eraikitzenen eskaerari

Orain dela hilabete eta erdi baino gehiago Berango Eraikitzenek eskutitza bidali zien Berangoko alderdi politiko guztiei, maiatzaren 22ko hauteskundeak kontuan hartuta, HAPOren inguruan euren jarrera zein den argi zezaten.

Bildu koalizioak eta Ezker Batuak baino ez digute erantzun: biek ala biek inkestan emandako emaitzak errespetatzeko konpromisoa hartu dute, HAPOren aurka lan egiten jarraitzeko asmoa eta berangoztarren parte-hartzea sustatzeko borondatea. PNVk, PSEk eta PPk ez dute erantzun.

Horregatik, berangoztarrak HAPO eta eraikuntza masiboa babestu duten alderdiak ez bozkatzera animatu nahi ditugu.

Hau da alderdiei bidali genien gutuna:

Dakizuen bezala, Berango Eraikitzen Kultur Elkarteak auzokideen iritzia ezagutu etaherriari hitza emateko asmoz, Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari buruzko inkesta burutu zuenabendua eta otsaila bitartean.
Galdetegi hau herriko postontzi guztietara helearazi genuen, eta 100 familia baino gehiago izanziren Udalak sustatutako planeamenduaren atal ezberdinak baloratu zituztenak, haien kezka etabeharrizanak elkarte honi helearaziz. Hori dela eta, idatzi honekin batera ikerketa horrenondorioak igortzen dizkizuegu etorkizun hurbilean kontuan oso izan ditzazuen ordezkatzendituzuen herritar guzti horien iritziak.
Zentzu honetan, emaitzak planarekiko adostasun faltaren eta herritarren oposizioaren islaizanik, publikoki dei egiten dizuegu Alderdi Politiko gisa elkarte honi igor diezaiozuen zein denzuen iritzia planaren atal nagusiekiko eta zein izango den planeamendu honekiko izango duzuenjarrera maiatzaren 22ko Udal Hauteskundeen ostean. Horretarako, gurekin kontaktuan jartzekoaukera izango duzue hurrengo helbide elektronikora mezu bat bidaliz:berangoeraikitzen@hotmail.com

Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat,

Berango Eraikitzen Kultur Elkartea

No hay comentarios:

Publicar un comentario